martes, 5 de abril de 2011

ARTEA ETA KULTURA

1. XIII. mendetik aurrera, kultura indartu egin zen berriro.
XIII. mendean, ekonomiaren eta gizartearen egoera berriaren ondorioz, kultura ere aldatu egin zen. Zientzia, kultura eta
arteekiko interesa piztu zen berriz. Hala ere, biztanle gehienek ez zekiten ez irakurtzen, ezta idazten ere.
Burgesek eta errege batzuek, GaztelakoAlfontso x.ak eta
Aragoiko Alfontso v.ak, adibidez, arteak eta zientziak bultzatu zituzten. Pixkanaka, kultura monasterioetakoesparru
erlijiosotik irten eta hirietako bizimoduan sartu zen.
Zenbait hiritan, Toledo, Murtzia edo Sevillan, esaterako,
jakitun musulman, judu eta kristauek Antzinaroko tratatuak
kopiatu eta itzultzen zituzten.

2. Hizkuntza erromanikoko literatura garatu, unibertsitateak sortu eta inprenta erabat hedatu zen.

Garai hartan, literatura hizkuntza erromanikoetan garatzen hasi zen, hau da, gaztelaniaz, galegoz eta katalanez.
Hiri batzuetan, Salamancan edo Palentzian, adibidez,
unibertsitateak sortu zituzten gazteak presta zitezen.
Unibertsitateak fakultatetan antolaturik zeuden, eta fakultate
horietan zientzia bereko irakasleak eta ikaslea biltzen ziren.
Zientziak lau ziren: teologia, medikuntza, zuzenbidea eta
arteak. Azken horren barruan era askotako gaiak sartzen ziren, hala nola, aritmetika, astronomia, gramatika eta musika. Zientzia eta gai horiek guztiak latinez irakasten ziren.
Erdi Aroaren amaieran, 1465. urtean, oso gertakari
garrantzitsua jazo zen: Gutenberg alemanak inprenta asmatu
zuen. Inprentari esker, ale gehiago egin ziren liburu
bakoitzetik. 1472. urtean lehenengo liburua inprimatu zen
Penintsulan.

3. Beste estilo artistiko bat garatu zen: gotikoa.

Beste estilo artistiko bat sortu eta Europa osoan hedatu zen:
gotikoa. Estilo horretan elizak, monasterioak, jauregiak eta,
batik bat, hirietako katedralak egin ziren. Katedralen artean hauek azpimarratuko ditugu: Lean,Burgos, Toledo, bartzelona eta Palmakoa. Euskadin Gasteiz eta
Bilboko katedralak eraiki zituzten.
Gotikoa eskulturan eta pinturan ere hedatu zen. Urte haietan
irudi erlijiosoak zituzten erretaula ugari egin ziren elizetarakoeta katedraletarako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario